Etxe turistikoak itsasoaren ondoan

 

 

Etxebizitzak

ARRITOKIETA

Zumaiako Alde Zaharrean, hegoaldera begira. Horregatik, oso eguzkitsua da. Udaletxearen ondoan dago, Done Jakue Bidean. Bide horretatik jarraituz gero, Flysch-era iritsiko zara minutu gutxitan. Itzurungo hondartza 5 minutura dago, eta autobus eta tren geltokiak, berriz, metro gutxitara.

Kale oso lasaia da. Udaletxeko plazan bertan dendak eta supermerkatuak aurkituko dituzu. Sukaldea, bainugela, bi logela bikoitz, horietako bat ohe doblearekin, egongela eta trasteleku gisa erabil daitekeen gela bat ditu etxebizitzak. Lau lagunentzako lekua du. Igogailurik gabeko lehen solairu batean dago kokatuta.

ESS02274

Kokapena

Itzurungo hondartzatik 300 metrora.
Udaletxearen ondoan eta saltokietatik gertu.

Sukaldea

Hozkailua, izozkailua, baxera, mahai-tresneria, kristaleria, mikrouhin-labea,
garbigailua, lehorgailua, kafe-makina, labea, ontzi-garbigailua, txigorgailua

Orokorra

Berogailu zentrala, telebista, plantxa, ile-lehorgailua.

Oharrak

Sartzeko ordutegia 15:00etatik aurrera izango da, eta, bezperan, bezeroak gutxi gorabeherako ordua jakinarazi beharko du
giltzen banaketa antolatu ahal izateko. 15:00ak baino lehen iritsi behar baduzu, adieraz iezaguzu eta, ahal izanez gero, ordu bat adostuko dugu. 11:00ak baino lehenago utzi beharko da apartamentua. Atseden-orduak 22:00etatik 10:00etara dira. Gaueko atsedena ezinbestean errespetatu behar da.

Lankidetza estimatzen dugu, apartamentuak bizitegi-eraikinetan baitaude.

  • Apartamentuetan ezin dira sartu animaliak, eta erretzea ere debekatuta dago.
  • Apartamentua okupatuko duten pertsonen kopuruak ezin izango du gehieneko edukiera gainditu.
  • Apartamentua uzteko egunean zaborra atera beharko da, eta sukaldea jasota.
  • Bezeroak bere gain hartuko du erabilera txarrak eragindako kalte oro.

BALTASAR ETXABE

Itsasadarraren ondoko bizitegi-eremu batean, Itzurungo hondartzatik oso gertueta ekialdera orientatuta, beheko solairuko etxebizitza bat da. Saltokietatik oso gertu, eta leku lasai batean. Itsasadarretik gertu dagoenez, bainu oso atseginak hartzeko aukera ematen du, igerilekua balitzan.

Garraio publikoa, trena nahiz autobusa, distantzia laburrera daude, eta, beraz, ezin hobea da inguruak bisitatzeko. Sukalde amerikar handia du, egongela, hiru logela eta bainugela eder batekin. Uretako kirolarientzat eta txirrindularientzat aproposa da, bizikletak, kanoak, surf-taulak eta abar uzteko lekua baitu.

ESS02407

Kokapena

Itzurun hondartzatik 300 metrora
Itsasadarretik pauso gutxira
Bizitegi-eremu lasai batean

Sukaldea

Hozkailua, izozkailua, baxera, mahai-tresneria, kristaleria, mikrouhin-labea,garbigailua, lehorgailua, kafe-makina, labea, ontzi-garbigailua, txigorgailua

Orokorra

Berogailu zentrala, telebista, plantxa, ile-lehorgailua.

Oharrak

Sartzeko ordutegia 15:00etatik aurrera izango da, eta, bezperan, bezeroak gutxi gorabeherako ordua jakinarazi beharko du
giltzen banaketa antolatu ahal izateko. 15:00ak baino lehen iritsi behar baduzu, adieraz iezaguzu eta, ahal izanez gero, ordu bat adostuko dugu. 11:00ak baino lehenago utzi beharko da apartamentua. Atseden-orduak 22:00etatik 10:00etara dira. Gaueko atsedena ezinbestean errespetatu behar da.

Lankidetza estimatzen dugu, apartamentuak bizitegi-eraikinetan baitaude.

  • Apartamentuetan ezin dira sartu animaliak, eta erretzea ere debekatuta dago.
  • Apartamentua okupatuko duten pertsonen kopuruak ezin izango du gehieneko edukiera gainditu.
  • Apartamentua uzteko egunean zaborra atera beharko da, eta sukaldea jasota.
  • Bezeroak bere gain hartuko du erabilera txarrak eragindako kalte oro.

ALAI

Getariatik  datorren errepidetik Alai apartamentua herriaren sarreran dago kokatuta. Ekialde eta mendebalderunzko orientazioa duelako oso eguzkitsua da. Ingurua supermerkatuz eta haurrentzako joslastoaz beteta daude. Oso gertu ibaia dago eta horregatik paraje egokia da paseo luzeak emateko eta baita bainuak hartzeko ere. Kokapen egokia du herriko bi hondartzak bixitatzeko bai Itzurungo hondartza eta baita Santiagokoa ere. Tren eta autobusen geltokiak pauso gutxietara daude eta horregatik, Gipuzkoako kostaldea ezagutzeko egokia da.

Zukaldea, egongela, bi bainu, hiru logela bikoitz, batek birentzako ohea du eta bi balkoi ditu. Sei lagunentzako kapazidadea du.

Bigarren solairuan dagokokatuta, igogailuarekin.

ESS00944

Kokapena

Itzurungo hondartzatik 700 metroetara.

Satiago hondartzatik 700 metroetara.

Garraio publikoa eta supermerkatuetatik gertu.

Sukaldea

Hozkailua, izozkailua, baxera, mahai-tresneria, kristaleria, mikrouhin-labea, kafe-makina, labea, arropa garbigailua, txigorgailua

Orokorra

Berogailu zentrala, telebista,  Netflix, plantxa, ile-lehorgailua eta Wifi

Oharrak

Sartzeko ordutegia 15:00etatik aurrera izango da, eta, bezperan, bezeroak gutxi gorabeherako ordua jakinarazi beharko du
giltzen banaketa antolatu ahal izateko. 15:00ak baino lehen iritsi behar baduzu, adieraz iezaguzu eta, ahal izanez gero, ordu bat adostuko dugu. 11:00ak baino lehenago utzi beharko da apartamentua. Atseden-orduak 22:00etatik 10:00etara dira. Gaueko atsedena ezinbestean errespetatu behar da.

Lankidetza estimatzen dugu, apartamentuak bizitegi-eraikinetan baitaude.

  • Apartamentuetan ezin dira sartu animaliak, eta erretzea ere debekatuta dago.
  • Apartamentua okupatuko duten pertsonen kopuruak ezin izango du gehieneko edukiera gainditu.
  • Apartamentua uzteko egunean zaborra atera beharko da, eta sukaldea jasota.
  • Bezeroak bere gain hartuko du erabilera txarrak eragindako kalte oro.

Etxea alokairuan jarri nahi duzu?

Errentagarri izan nahi duzun jabetza bat baduzu Zumaian, oporretako alokairuaren prozesu osoaz arduratuko gara, ezertaz arduratu ez zaitezen. Etxea beti zainduta eta egoera ezin hobean egongo da.

Gainera, edozein unetan erabili ahal izango duzu. Gure bezeroek udan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta inguruko herriek erakarrita etortzen dira, eta naturaz gozatzea eta gertuko tratua izatea dute helburu. Hori dela eta, gure taldea prest dago ongietorria euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta italieraz egiteko, eta bezeroen egonaldia ezin hobea izan dadin adi egongo da.

Guztiaz arduratzen gara

Alokairu turistikoari dagokion guztiaz arduratzen gara: merkaturatzeaz, garbitzeaz, izarak eta eskuoihalak aldatzeaz, etxebizitza prest jartzeaz eta bezeroari arreta emateaz, bai iritsitakoan, bai irteeran.

Mantenua

Oporretako alokairuari esker, zure etxebizitza etengabe zainduta dago, bezero bakoitzaren sarreran eta irteeran berrikusten baitira.

Kudeaketa

Dena prest edukitzeaz arduratzen gara, zuk, jabea zaren aldetik, ezertaz kezkatu ez zaitezen. Garbiketatik hasi, mantenua, bezeroaren harrera eta irteera, eta publizitatea egiteraino.

Esperientzia

25 urteko esperientziari esker, badakigu zer egin behar dugun bisitariaren egonaldia gustukoa izan dadin. Turista profilak ezagutzen ditugu, eta horietako bakoitzari arreta pertsonalizatua eman diezaiokegu.

Kalitatea

Kalitatezko etxebizitzak eskaintzen ditugu, gonbidatua eroso senti dadin eta bere egonaldiaren oroigarri polita eraman dezan.

Ordainketa ziurtatuta

Alokairu turistikoarekin, bezero guztiek etxebizitzan sartu aurretik egiten dute ordainketa, eta, beraz, ordainketa ziurtatuta dago.

Covid protokoloa

Gure garbiketa-estandarrak hobetu ditugu, etxe seguruagoak eskaintzeko, garbiketa eta desinfekzio zerbitzuan espezializatutako erakundeen gomendioak ezarriz.

Ongi etorri

Jar zaitez harremanetan

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.